2018/03/07

BILBOKO UDALETXEAN EGON GARA!!!

Martxoaren hasieran  BILBOKO UDALETXEA ezagutzera joan ginen.
 Aurreko egunean joan izan bagina honela ikusi ahal izango genukeen, otsailaren 28an elurte politak estali baitzuen Bilbo.



Baina elurrak ez zuenez ezer iraun, guk honela ikusi genuen:


.

4. A-koak sartu  ginen bezain laster,  Juan Mari Aburto alkatea ikusteko aukera euki genuen eta berarekin argazki pare bat egin zizkiguten. Begira



Ondoren, Angel izeneko giaren azalpenei esker udaletxeko toki eta atal desberdinak ezagutu genituen; baita hainbat istoria datu  eta bitxikeria ere.
Lehenengoz, eskailerak ikusi genituen: marmol zuriz eginda, dotore-dotore eskumatik zein ezkerretik joanda solairu nagusira doazenak.
Solairu horretan apaingarri ederrak daude; halanola, beirate koloretsu eta ikusgarriak baita margo lan interesanteak ere.
Sabaiko beiratean erdian itsasontzi bat daukan.armarri bat ikus daiteke. Beste beiratean, berriz, Bilboko armarria agertzen da.



Bilboko fundatzailea Haroko Diego Lopez jauna izan zela jakinarazi ziguten. Lopez abizenak "otsoaren semea" esan nahi duela eta horregatik agertzen direla otsoak Bilboko armarrian  San Antongo eliza eta zubiaren ondoan. Bere estatua plaza borobilean dago.
Horrez gain, korridore dotoreak, Biltzar aretoa eta Arabiar aretoa erakutsi zizkiguten. arabiar aretoan ezin izan genuen denbora askorik egon Kirikiño ikastolako ikasleak baitzeuden alkateari elkarrizketatzeko prest baina bertara sartu eta udalerriko ospakizunik garrantzitsuak han egiten direla esan ziguten.
Biltzar aretoan alkatea eta zinegotzien arteko bilerak egiten direla Bilbo behar den eran funtziona dezan komentatu zigun Angelek bertako aulki eleganteetan eserita geundelarik.
Azkenik, beheko solairuan dagoen Alkateen aretoan egon ginen. Orain arte Bilboko alkateak izandako erretratuak  daude . Emakume bakarra dago.

Oso txango interesante izan zen, ezta?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina